GALDERARIK OHIKOENAK

Nola erregistratuko naiz webgunean?

Sakatu ERABILTZAILE BERRIA dioen botoian eta bete formularioa. Berehala sartuko zara, adierazten dituzun erabiltzailearekin eta pasahitzarekin. Mezu elektroniko bat jasoko duzu, ongi etorria emateko. Gorde ondo, bertan baitaude zure sarbide-datuak, behar duzun bakoitzean gogoratzeko.

Idatzi erabiltzailearen izena eta pasahitza, eta sakatu SARTU dioen lekuan

 

Baditut sartzeko pasahitzak eta sartu naiz nire eremuan. Nola erantsiko ditut nire baliabideak?

Erabili zure ikasliburuko azalaren barruko aldean aurkituko duzun kodea, baliabide digitaletan sartzeko.

Sakatu ERANTSI LIZENTZIAK aukera eta, han, idatzi zure ikasliburuan datorren kode hori.

 

Nola ikus dezaket nire ikasliburuaren bertsio digitala?

Zure ikasliburuaren bertsio digitala ikusteko, dagokion lizentzia eskatu behar diozu zure irakasleari.

Ematen dizunean, idatz ezazu ERANTSI LIZENTZIAK dioen lekuan. Nire liburu digitalak atalean ikusiko duzu liburua.

 

Deskargatu dezaket liburu digitala irakasleak ematen didan lizentzia erabiliz?

Liburu digitalaren lizentziak liburua webgune honetan ikusteko balio du, baita Android-en deskargatzeko eta kontsultatzeko ere, konexiorik gabe. Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.blinklearning.com

 

Nire ikasliburuko baliabideetan sakatzean, ez dira liburuko gai guztiak agertzen.

Lan egiten ari gara liburuko baliabideak lehenbailehen eskuratu ditzazun. Eremu bizia da hau, eta, eremu horretan, baliabide berriak aurkituko dituzu egunero.

 

Erabili ditut baliabideak, eta orain irten egin nahi dut. Nola egiten da hori?

Anaya/Haritza deritzonaren barruko saioa ixteko eta hurrengo eskolan arazorik gabe ireki ahal izateko, gogoratu DESKONEKTATU botoia sakatu behar duzula; botoi hori orrialdearen goiko aldean dago.

 

Erabili ditut baliabide digitalak, eta, hurrengo eskolan berriro sartzen saiatu naizenean, esan dit gainditu egin dudala baimendutako saio-kopurua.

Saiotik irteteko, Deskonektatu botoia erabili behar duzu beti, sistemak saioa bukatutzat eman dezan.

Bestela, beste ordenagailu edo nabigatzaile batetik sartzen bazara, sistemak blokeatu egingo du zure saioa, pentsatuko baitu beste norbaitek sartu nahi duela zure pasahitzarekin.

Hori gertatuz gero, erabiltzaile, ordenagailu eta nabigatzaile bera erabiliz konektatu beharko duzu berriro. Hori ezinezkoa balitz, saioa berez desblokeatuko da handik ordubetera.

 

www.anayaharitza.es kontuan alta hartu nuen, baina ahaztu egin dut pasahitza.

Alta berresteko jaso zenuen mezuan zure sarbide-datuak daude. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu Gogoratu Datuak dioen lekuan, ikasleen eta familiaren webguneko orrialde nagusian.