Laguntza

Nola erregistratu Haritzan?

Sartu erregistroko formularioan, eta osatu produktuak eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko aukera emango diguten eremuak.

Formularioa bidali ondoren, mezua jasoko duzu; mezu horretan, aditzera emango zaizu zure eskabidea erregistratuta dagoela eta zure ikastetxearen sustatzaileak egiaztatu egingo dituela zure datu pertsonalak, eta baimena emango duela gure komunitateko kidetzat alta har dezazun.

Alta-eskabidea onetsitakoan, webgune honetan irakasleen alde pribatuan sartzeko pasahitzak jasoko dituzu.

 

Baditut sartzeko pasahitzak. Nola erantsiko ditut nire liburuak?

Badituzu pasahitzak; haien bidez, aukera duzu Anaya/Haritza deritzonean identifikatzeko eta kideentzako zerbitzuak eskuratzeko.

Lehenengoz sartzen zarenean, zure liburu digitalen apalategia hutsik dagoela ikusiko duzu. Zure liburutegian liburuak sartzeko garaia da. Horretarako, sakatu menu pertsonaleko Erantsi liburuak botoia.

Egin kasu jarraibideei, eta, eskaturiko liburuak zeuk irakasten dituzun irakasgaietakoak badira, berehala ikusiko dituzu zure liburutegian.

Eskatu dituzun liburuak ikasleekin oraindik landu ez dituzun liburuen laginak badira, Anaya/Haritzako sustatzaileak haiek lortzeko baimena emango dizu, baita produktuari buruzko aholkua ere.

 

Zer egin behar dut liburuok ikasgelan lantzeko?

Zure liburutegitik lineako liburu digitalak eskuratu ditzakezu. Bestela, ageri den kodea erabil dezakezu liburuok zure ordenagailuan edo tabletan deskargatzeko; horrela, haiekin lan egiteko, ez duzu Interneterako konexiorik beharko.

 

Zer gailutan deskarga daitezke liburuak deskarga-kodearekin?

Deskarga-kodea baliozkoa da liburuak honako hauetan deskargatzeko eta kontsultatzeko, konexiorik gabe eta arakatzailea erabiliz: Android, iPad eta Chromebook, baita Mac, Linux eta PC ere. Informazio gehiago lortzeko: http://www.blinklearning.com

 

Beste zer eskuratu dezaket Anaya/Haritzan?

Nire baliabideak atalean, irakasle-lanerako dokumentazio gehiago daukazu (ebaluazioa, soluzioak, proposamen didaktikoak...).

 

Amaitu dut eskola bat. Zer egin behar dut irteteko?

Anaya/Haritzako saioa ixteko eta hurrengo eskolan arazorik gabe ireki ahal izateko, gogoratu DESKONEKTATU tekla sakatu behar duzula; orrialdearen goiko aldean dago, zure izenaren ondoan.

 

Erabili dut liburu digitala, eta, hurrengo eskolan berriro sartzen saiatu naizenean, esan dit gainditu egin dudala baimendutako saio-kopurua.

Liburu digitalaren pasahitzak norberak erabiltzeko dira eta saio bakarrerako balio dute.

Saiotik irteteko, Deskonektatu botoia erabili behar duzu beti, sistemak saioa bukatutzat eman dezan.

Bestela, beste ordenagailu edo nabigatzaile batetik sartzen bazara, sistemak blokeatu egingo du zure saioa, pentsatuko baitu beste norbaitek sartu nahi duela zure pasahitzarekin.

Hori gertatuz gero, erabiltzaile, ordenagailu eta nabigatzaile bera erabiliz konektatu beharko duzu berriro, eta adierazi dugun moduan irten beharko duzu saiotik. Hori ezinezkoa balitz, saioa berez desblokeatuko da handik ordubetera.

 

www.anayaharitza.es kontuan alta hartu nuen, baina ahaztu egin dut pasahitza.

Alta berresteko jaso zenuen mezuan zure sarbide-datuak daude. Pasahitza gogoratzen ez baduzu, sakatu Gogoratu Datuak dioen lekuan, ikasleen eta familiaren webguneko orrialde nagusian.

 

Erabiltzaile berritzat alta hartu, baina hau dioen mezua jaso dut: "Ezin izan diogu erantzunik eman liburu digitaletarako egin duzun lizentzia-eskabideari".

Hori gertatzen bada, deitu zure zonako sustatzaileari edo bete www.anayaharitza.es webguneko «harremanak» ataleko formularioa.

 

 

Irakaslea naiz eta jakin nahi nuke ea Haritzak deskonturik egiten duen, irakasleei ikasliburuak saltzeko orduan

Irakasleei ikasliburuak zer baldintzatan saltzen zaizkien jakiteko, www.cga.es/portaldocente/ webgunean sartu eta alta hartu behar duzu erabiltzailetzat.