2025etik aurrera, unibertsitatera sartzeko proba berria (USaP delakoa) egongo da indarrean. Jarraian, proba horri buruzko zenbait argibide aurkituko dituzu.
Nolakoa da unibertsitatera sartzeko proba berria?
Unibertsitatera sartzeko proba berriak bi fase izango ditu:
Sarbide-fasea
Derrigorrezkoa da; gaindituz gero, unibertsitatera sartzeko aukera ematen du. Fase honetan, ikasleek derrigorrezko bost ikasgai hauei dagozkien azterketak egin beharko dituzte:
- Gaztelania eta Literatura
- Euskara eta Literatura
- Espainiako historia edo Filosofiaren historia (aukeran)
- Atzerriko hizkuntza (ingelesa, frantsesa edo alemana)
- Batxilergoko 2. mailako modalitateko derrigorrezko ikasgaia
Onarpen-fasea
Hautazkoa da, eta onarpen-nota igotzeko balio du. Ikasleek, gehienez, Batxilergoko 2. mailako hiru ikasgairen azterketak egiteko aukera izango dute. Ikasgai horiek, komunak ala modalitatekoak, ezin dira sarbide-faseko berberak izan. Era berean, ikasleek atzerriko bigarren hizkuntza baten azterketa ere egin ahalko dute.
USaP-ek azterketa-eredu berria du. Izan ere, hiru galdera-mota izango ditu: test-motako galdera itxiak; erantzun laburreko galdera erdiirekiak; erantzun luzeko erantzun irekiak.
Nola ebaluatuko da USaP?
Kontuan hartu honako hauek, unibertsitatera sartzeko proba nola ebaluatuko den jakiteko:
- Sarbide-faseko kalifikazioa azterketa guztien kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da (0tik 10era). Onarpen-fasera pasatzeko, 4 atera beharko da.
- Onarpen-faseko kalifikazioan, azterketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Azterketa gainditzeko, 5 atera beharko da gutxienez.
Ebaluazio-irizpideei dagokienez, zuzentzaileek kontuan izango dituzte koherentzia eta kohesioa, gramatika-zuzentasuna, eta lexiko- eta ortografia-zuzentasuna.
USaP arrakastaz gainditzeko zenbait aholku
Antolatu ikasketa-prozesua taxuz: ezinbestekoa da egutegia ondo antolatzea, eta epe zehatzak ezartzea, helburuak lortzeko.
Ulertu ebaluazio-irizpideak: matematika-, zientzia-, teknologia- eta ingeniaritza-konpetentziak ez ezik, USaP-ek hizkuntza-konpetentzia eta konpetentzia digitalak, sozialak eta zibikoak ere ebaluatzen ditu, baita ekimena eta ekintzailetza ere.
Aukeratu onarpen-fasea zuhurtziaz. Kontuan hartu fase horrek nota igotzeko balio duela; beraz, ondo aukeratu zer azterketa egin nahi duzun.
Azterketa-ereduak
Aukeratu eta ezagutu zure autonomia-erkidegoko azterketa-eredua.